Aralarko itzulia eginen dute gaur Umore Ona Mendi Taldeko kideek

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 16a, 00:00

Mendi irteera eginen dute gaur Umore Ona Mendi Taldeko kideek. Goizeko 07:30etan irtengo da autobusa herriko plazatik, eta Aralarko itzulia egitea da asmoa. Aurreikuspenen arabera, 6 ordu inguruko irteera izango da eta 19,6 kilometro eginen dituzte. Antolatzaileek zehaztu dute bakoitzak bere hamaiketakoa eta bazkaria eraman behar dituela irteerara, eta komenigarria dela aldatzeko arropa ere eramatea. Autobusa arratsaldeko 16:30ak aldera itzuliko da berriro Goizuetara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!