Aralarko Itzulia eginen dute larunbat honetan, Arainburu Mendi Taldeak antolatuta: Albitik Igaratzara aurrena, eta Amezketara ondoren. Eta joan nahi duenak, gaur dauka izena emateko azkeneko eguna: Elena estanko eta arropa dendan, 15 euroan (autobusa). 28 lagunentzat dago tokia. Goizeko 07:30etan abiatuko dira herriko plazatik, eta 16:30ak aldera bueltatuko dira, 19,6 kilometroko ibilbidea osatu ondoren.