Goizuetako farmaziak aste honetatik aurrerako ordutegia iragarri du: «astelehenetik ostiralera goizeko 09:30etatik arratsaldeko 17:00etara izanen duzue farmazia irekita. Eta larunbatetan, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:30ak arte». Farmaziaz gain, Goizuetako harategiak ere, ordutegia ondorengoa izango dela iragarri du: «goizeko 09:00etatik 13:30etara, eta arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara». Era berean, astearteetan eta ostegunetan arratsaldez harategia itxita egonen da.