Goizuetako energiari buruzko galdetegi bat prestatu du Goienerrek

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 29a, 00:00

Energiaren jatorria aztertu nahi dute Nafarroako Mendialdeko Eskualdeko herriek.

Nafarroako Mendialdeko Eskualdeko udalek abian jarri dute energiaren jatorriari buruzko azterketa. Goiener kooperatibarekin elkarlanean, galdetegi bat osatu dute gaiari buruz hausnartzeko, eta https://www.goiener.com/galdetegia-mendialdea/ estekan betetzeko aukera izanen dute goizuetarrek, irailaren 8ra arte. Galdetegia eskuz erantzun nahi duten herritarrek aukera izanen dute udaletxean papera eskatuta. 

Ohar baten bidez, Goizuetako Udaletik azterketaren zergatia azaldu dute: «Mendialdeko Eskualdean uste dugu, etorkizunera begira, gure herrietan erabiltzen dugun energiaren jatorriak ahalik eta gertukoena izan behar duela. Horretarako irtenbidea izan daiteke berokuntza sistemen erregai fosilak (gasolioa, gas naturala...) gure inguruneak eskaintzen dizkigun biomasarengatik ordezkatzea, eta, aldi berean, bertako ekonomia sustatzen duten proiektuak bultzatzea». 

Goizuetako Udaletik galdetegia betetzeko gonbita luzatu diete herritar guztiei: «Herrian dagoen eskaria neurtu eta azterketan lortzen diren emaitzak ahalik eta zehatzenak izan daitezen herritar guztion laguntzarekin».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!