Elamako meatze gunea eta burdinola ezagutzeko bisita gidatua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 27a, 00:00

Donostiako Udalak eskaintzen duen Artikutza Natura programaren barruan, Elamako meatze gunea eta burdinola ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute gaurko. Sei kilometroko luzera eta 188 metroko desnibela duen ibilbidea da, eta Artikutzaren historiako industria aldi garrantzitsuenaren eta ingurunean izan duen eraginaren xehetasunak ezagutu ahal izanen dira. Bertaratzen direnek Elamako burdinolaren hondakinak bisitatuko dituzte, eta haren funtzionamendurako beharrezkoak ziren jarduerak ezagutuko dituzte: meatzaritza eta ikazkintza, besteak beste. Irteera, 09:00etan, Arriurdinetako harrobian hasiko da, Artikutzako hegoaldeko sarreran. Elamako burdinola eta baserriraino jaitsiko dira eta burdina ateratzeko erabiltzen ziren meatze zuloak ikusiko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!