Elamako meatzera eta burdinolara bisita, etzi

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 25a, 00:00

Donostiako Udalak eskaintzen duen Artikutza Natura programaren barruan kokatzen da bisita.

Donostiako Udalak eskaintzen duen Artikutza Natura programaren barruan, Elamako meatze gunea eta burdinola ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute etzirako. Sei kilometroko luzera eta 188 metroko desnibela duen ibilbidea da, eta Artikutzaren historiako industria aldi garrantzitsuenaren eta ingurunean izan duen eraginaren xehetasunak ezagutu ahal izanen dira.

Bertaratzen direnek Elamako burdinolaren hondakinak bisitatuko dituzte, eta haren funtzionamendurako beharrezkoak ziren jarduerak ezagutuko dituzte: meatzaritza eta ikazkintza, besteak beste.

 

Izena eman behar da eta 09:00etan hasiko da

Irteera Arriurdinetako harrobian hasiko da, Artikutzako hegoaldeko sarreran. Elamako burdinola eta baserriraino jaitsiko dira eta burdina ateratzeko erabiltzen ziren meatze zuloak ikusiko dituzte. Ondoren, pistatik abiapuntura itzuliko dira. Irteera 09:00etan hasiko da, eta izenemateak artikutzanatura@donostia.eus helbidera idatzita edo 679-61 30 16 zenbakira deituta egin daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!