Bukaera txuri-berdea, oso 'lan aste' intentsoari

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 19a, 00:00

Ohi bezala, plazako hondarretan murgildu ziren Peñako kideak, zein gehiago zikinduko. Argazkiak: Felix Loiarte

Atzo bukatu ziren Goizuetako Fiestak, Peñaren egunarekin. Astelehenetik ostiralera ospatu arren, sekulako giroa izan da jaietan.

Herriko jaiei data finkoak jartzea erabaki ondoren, astelehenetik ostiralera tokatu dira aurtengo Amabirjin Jaiak Goizuetan; baina astebururik ez ikutzea ez da izan kalterako: sekulako giroa piztu da herrian, egunero.

Atzo amaitu ziren Fiestak, oso egun bereziarekin: bukaera txuri-berdea eman zioten (tira, ardoaren gorritik ere izan zuen, noski...) aste intentsoari, Umore Ona Peñaren eguna ospatuta. Goizean egin zuten irteera txarangarekin, eta esku pelotariei protagonismo pixka bat utzi ondoren, sekulako giroarekin egin zuten bazkaria. Arratsaldean egin zuten beste kale buelta bat, zezenak tarteko. Bost egunez bizitakoak gogora ekartzeko, argazki albumak ikusgai daude kronika.eus webgunean.

Erlazionatuak

Goizuetako Fiestak 2023 - Abuztuak 18

Kronika - Erredakzioa 2023 abu 18 Goizueta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!