Erremate borobila jarriko diete aurtengo Goizuetako Fiestei, Peñaren eguna ospatuta. Jai giroak eta umoreak hartuko ditu herriko kaleak, 11:30etan Peña kalera ateratzen den momentutik, txarangaren laguntzaz. Bazkaria ere eginen dute eguerdian, eta kalejira arratsaldean.
Hitzordu gehiago ere izanen ditu Fiesten azkeneko egunak. Eguerdian, esaterako, puntako esku pelota jaialdia jokatuko da. Aurrena, lau t'erdiko partidua jokatuko du Eñaut Lizeaga astigartarrak, Txoperenaren kontra. Eta ondoren, Goizueta eta Aranoren arteko lehiaren bueltakoa jokatuko dute: Beñat Apezetxea eta Antton Apezetxea ariko dira Goizuetaren izenean, eta Egoitz Olaizola eta Markel Lizeaga Aranorekin.
GOIZUETAKO AMABIRJIN JAIETAN GAUR
PEÑAREN EGUNA, abuztuak 18
11:30, Peñaren irteera txarangarekin
12:00, Esku pilota partiduak. Aurrena, lehenengo mailako afizionatuak lau t'erdian: Eñaut Lizeaga/Txoperena. Ondoren, Goizueta eta Aranoren arteko lehia: Beñat Apezetxea-Antton Apezetxea/Egoitz Olaizola-Markel Lizeaga.
Ondoren, Igandea txaranga
14:30, Peñaren bazkaria
Bazkalostean, Peñaren kalejira txarangarekin
18:30, Zezenak
20:15, Goittikiren bingoa
00:00, Bukaera ekitaldia
Ondoren, Berbena Eztitan
Bukatzeko, Igandea txaranga