Sagardo Eguna izanen da gaurkoa Goizuetan, Amabirjin Jaietako hirugarrena; eta aurreko bietan bezala, egitarau konpletoa daukate herritarrek, goizetik gauera gozatzeko. Ekintzetako bat, noski, sagardo probaketa izanen da, eguerdian.
Bi zita berezi jarri dituzte eskolako frontoian, arratsalderako. Aurrena, herriko dantzarien emanaldia izanen da; eta ondoren, herri kirol pentatloiko lehia, Xabat Olaizolaren eta Jagoba Otaegiren artekoa.
Eta musikaz inguratuta, gauerdiaren ondoren iritsiko da aurtengo nobedadeetako bat: gauez izanen dira zezenak gaurkoan, 00:30etan hasita.
GOIZUETAKO AMABIRJIN JAIETAN GAUR
SAGARDO EGUNA, abuztuak 16
11:00, Apar festa, eskolan
11:00, Toka txapelketa
12:00, Sagardo probaketa
12:30, Igandea txarangaren irteera
17:30, Herriko dantzarien emanaldia, eskolako frontoian
18:30, Herri kirol pentatloia, eskolako frontoian: Xabat Olaizola eta Jagoba Otaegi, aurrez aurre
Ondoren, Txaranga
20:15, Goittikiren bingoa
22:00, Andoni Ollokiegiren kontzertua
00:30, Zezenak
Ondoren, Igandea txaranga