Kantu Zaharren bazkaria, irailaren 16an

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 13a, 00:00

Ixkibiko Kantu Zaharren bazkaria irailaren 16an antolatu da, 14:00etan, eta sarrerak irailaren 9ra arte daude eskuragai. Sarrera 55 euro da (kantu liburuxka barne) eta Amaia kafetegian, Oxeguardan (asteburuan) eta Ixkibin bertan (astelehenetik-asteazkenera) erosi daitezke. Bestetik, abuztuaren 17ko Umeen Eguneko bazkarirako txartelak salgai daude. Txartelak erosteko azken eguna abuztuak 14a da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!