Goizueta eta Leitza arteko errepideak itxita jarraituko du larunbatera arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 13a, 00:00

Goizueta eta Leitza arteko errepidea itxita egongo da abuztuaren19ra arte, larunbata, gau eta egun. Goizuetako Udal arduradunak errepidea nolabait irekitzeko helburuarekin obra ardunadurarekin komunikatu da, baina oraingoz errepideko egokitze lanen eta obren egoera dela eta beste aldaketarik ez balego, datorren astean ere itxita izango da errepidea. Edozein aldaketa balego momentuan informatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!