Antiguako Torneoko bigarren egunean Apezetxea goizuetarrek lehendabiziko partidua jokatu zuten asteazken beroan, emaitza ezberdinekin. Promesa mailan Beñat Apezetxeak garaipena lortu zuen eta elite mailan, Antton Apezetxeak galdu egin zuen.
Lehendabizi promesak kantxaratu ziren Antiguako frontoi berezira eta bertan Beñat Apezetxea eta Unax Landak, urdinez, 22-20 garaitu zituzten Irribarria eta Gabirondo. Partidu gora beheratsua izan zen. Apezetxea eta Landa aurretik jarri ziren 9-2, baina Irribarriak eta Gabirondok buelta eman zioten markagailuari 19-13.
Beñat Apezetxeak ez zuen etsi eta protagonista izan zen. Markagailua irauli zuen bere joko onarekin 22-20 garaipena lortuz.
Unai Amianok eta Antton Apezetxeak 22-13 galdu zuten, Olaetxea-Azpirozen aurka
Elitean ez zen aldaketarik izan Olaetxea eta Azpiroz nagusi izan ziren eta 22-13 irabazi zuten Unax Amiano eta Antton Apezetxea goizuetarraren aurka. Sendo aritu ziren garaileak.