Fiestetako kamisetak eskatu zituztenak jasotzeko egunak badituzte. Etzi ostegunean eta larunbatean 18:30etatik 19:30etara ikastolan jaso daitezke. 0-11 urte arteko kamisetak 10 euro balio du eta 12 urtetik aurrerakoentzako kamisetak 15 euro. Bestetik, afari herrikoirako txartelak salgai daude Amaia kafetegian. Ikasle langabetuentzako 16 euro balio du eta helduentzako 20 euro. Afari herrikoia abuztuaren 15ean izango da Umore Ona elkartean 21:30etan. Gazte eguneko txartelak lortzeko epea abuztuaren 13ra luzatu da txartelak bukatu arte.