Bihar goizean jarriko dute ikastolako taberna Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 4a, 00:00

Iristear dira Goizuetako Fiestak, eta prestaketa lanetan buru belarri daude herritarrak. Bihar, goizeko 09:00etan, ikastolako tabernako muntaia eginen dute. Aurten ere muntaketa herritarren artean egitea da asmoa, eta elkarlanerako deia egin dute antolatzaileek: «Anima zaitezte herriari jaietan hainbesteko bizia ematen dion ikastolako tabernaren muntaian zuen laguntza eskaintzera. Denona artean lan xamurragoa izango da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!