Goizueta-Leitza errepidea itxita, larunbatera arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 2a, 00:00

Egokitze lanen eta obren zailtasunak direla eta, itxita mantenduko dute bi herriak lotzen dituen errepidea.

Uztailaren erdialdean hasi zituzten Goizueta eta Leitza batzen dituen errepideko obrak. Hilaren 17an itxi zuten errepidea bertan dauden bi kurba zabaltzeko lanak egiteko. Nafarroako Gobernuaren aurreikuspena bidea hilabete erdiz moztea zen hasiera batean, eta, momentuz, halaxe jarraituko du larunbatera arte. 

Goizuetako Udaletik jakinarazi dute 'Obras Públicas' sailarekin harremanetan jarri direla itxitzea arintzeko. Bitartean, errepidea gau eta egun itxita mantenduko dute abuztuaren 5era arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!