Goizuetako Udala 'Obras publicas' ekin jarri da harremanean, ea Goizueta-Leitza errepidearen itxitzea arindu daitekeen. Baina egokitze lanen eta obren zailtasunak direla eta, hurrengo asterako aurreikuspena ondorengoa dela aitortu du Goizuetako Udalak: «Goizueta-Leitza errepidea itxita mantenduko da uztailaren 31tik abuztuaren 5era bitartean, gauez eta egunez».