Azoka ibiltaria Jauntsaratsen, igandean

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 28a, 00:00

Jauntsaratsen eginen du geldialdia, Mendialdeko Azoka ibiltariak igandean. Goizeko 10:30etatik 14:00etara egonen dira postuak. Guztira elikagai eta artisau lanen 32 postu izanen dira  eta horietako bat Goizuetakoa: Domiña baserriak jarriko duena, betizu haragia, eta saltxitxoi zein txorizo ekologikoa eskaintzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!