Karmen bezpera etzi, Umore Onaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 13a, 00:00

Joan den urtean giro bikaina izan zen Karmen bezperan.

Larunbat gaueko 21:00etan izanen da afari herrikoia, herriko plazan, eta sua 22:30ak aldera piztuko dute.

Pandemiaren etenaldiaren ondoren, duela urtebete berreskuratu zuten Karmen egunaren bezperako ospakizuna Goizuetan, eta aurten ez diote hutsik eginen ohiturari. Etzi ospatuko dute, herri afariarekin, Umore Ona elkartearen eskutik. Gaueko 21:00etan jarri dute denak elkartzeko hitzordua herriko plazan, bertan eginen baitute afaria. Eta ohiturari jarraituz, sua piztuko dute ondoren, gaueko 22:30ak aldera. Norberak bere afaria eraman beharko du, baina aldiz, Umore Ona elkartea arduratuko da mahaiak, aulkiak, platerak, kubiertoak, basoak, serbilletak, sagardoa eta ardoa eramateaz. Elkar­tekoek aditzera eman dute, eguraldi txarra eginez gero, ikastola azpian eginen dutela afaria. Goizuetako Udalaren eta Ikastola Batzordearen laguntzarekin antolatu du Karmen bezpera, Umore Ona elkarteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!