Goizuetan auzolanean eraiki berri du zubia herritar talde batek. Berez paregabe den inguruan, are gehiago apaintzeaz gain, herritarrek eta turistek asko erabiltzen duten 'kaskada' izeneko bainu lekuko bidea erreztu du. Auzolanaren ondorioa da eta benetan dotore geratu da. Orain erabiltzeko prest dago eta inguruaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Emaitzarekin gustora geratu dira herritarrak.