Mendialdea Mankomunitateak artilea biltzeko egunak zehaztu dituzte. Goizuetan gaur, 09:30etatik 13:30etara, eta etzi, astelehenean, 14:00etatik 16:30etara bilduko dute. Egun eta ordutegi horietatik kanpo ez dute artilerik onartuko. Artilea zakuetan eraman behar dela adierazi dute, «ez obretako saka haundietan».