Zirko tailerra, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 18a, 00:00

Zirko tailerra eginen dute gaur goizean Goizuetan, Dindaia konpainiaren eskutik. Herriko plazan izanen da, goizeko 11:00etatik 13:00etara; haur, gazte eta heldu guztientzako irekia. Zirkoko hainbat teknika eta diziplina ikasiko dituzte bertan, jolasen, sormenaren eta partehartzearen bitartez: malabareak, akrobaziak, dantzak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!