Aginte makila hartu Unai Miranda Berroetak, beste lau urterako. Gaur egin dute udal korporazio berria osatzeko plenoa, eta talde berrituarekin, alkate gisa jarraituko du Mirandak, bere alderdikideen babesa jasota.
Pleno aretoa herritarrez beteta zegoela, alkateak eskerrak eman dizkie «familiari, bukatu berri den legealdiko taldekideei, udal langileei, eta maiatzaren 28an EH Bilduri botoa eman zioten herritar guztiei». Txalo zaparrada batekin eskertu diote egindako lana bertaratuek, eta babesa erakutsi diete zinegotzi berriei.