Malabareak, akrobaziak, dantzak... Guzti hori lantzeko aukera izanen dute bihar, Goizuetan. Dindaia Fundazioaren eskutik, Zirko tailerra eginen dute, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara. Antolatzaileek nabarmendu dute jolasaren, sormenaren eta parte hartzearen bitartez landuko dituztela teknika guztiak, eta gonbitea luzatu diete herriko gaztetxo guztiei, ekintzetan parte hartzeko.
Dindaiaren helburuetako bat da, antolatutako ekintzen bidez, euskerazko jarduerak sustatzea kale erabileran eragiteko.