Goizuetako Kultur Taldeak antolatuta, Joseba Sarrionandia idazle iurretarrak Egoerak eta liburuak hitzaldia eskainiko du Goizuetako udaletxeko ganbaran. Arratsaldeko 18:30etan jarri dute hitzordua, eta bere bizitzari buruzko pasarteak, kontuak eta pasadizoak kontatuko ditu. Hitzaldia solasaldi formatuan egitea da antolatzaileen asmoa.