0-3 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako hezkuntza saioa eginen dute bihar, Goizuetako udaletxeko ganbaran. Beste familia eta profesionalekin gai ezberdinei buruzko zalantzak argitzeko eta esperientza pertsonalak partekatzeko gune seguru bat sortzea da antolatzaileen helburua. Saioa arratsaldeko 16:00etan hasiko da.