Umore Ona abesbatzaren kontzertu ibiltaria, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 11a, 00:00

Herriko gaztetxoekin batera abestuko dute.

Eguerdiko 12:00etan gaztetxoen kontzertua izanen da, ikastolan. 

2022-2023 ikasturteari amaiera emango dio gaur Goizuetako Umore Ona abesbatzak. Hasteko, gaztetxoen kontzertua izanen da ikastolako aterpean, eguerdiko 12:00etan. Ondoren, kontzertu ibiltaria eskainiko dute, herriko gaztetxoekin batera, tabernaz taberna. Antolatzaileek parte hartzeko deialdia egin dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!