Kontzertu ibiltaria izanen dute bihar, Goizuetako gaztetxoek

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 10a, 00:00

Goizuetan ere, 2022-2023 ikasturteari amaiera emateko aitzaki hartuta, kontzertu ibiltaria eskainiko du Umore Ona abesbatzak, herriko gaztetxoekin batera, bihar. Kontzertu ibiltariak Ikastolako aterpean egingo du geldialdia eguerdiko 12:00etan eta gaztetxoak izanen dira protagonista nagusiak. Jarraian, taberna eta ohiko lekuetan jarraituko dute abesten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!