Harremanei buruz, gazteekin saioa gaur Ageda Blascok

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 9a, 09:29

Goizuetako gaztetxean eskainiko du saioa, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Aldez aurretik eman behar zen izena.

Gazteekin eta maitasunarekin lotuta, harremanei buruzko saioa egingo dute gaur, Ageda Blasco Egiak gidatuta. Zer nolako harremanak nahi dituzten landuko dute gazteek, ligoteoa, erakarpena, elkarrekin ibiltzea... hizpide hartuta. Goizuetako gaztetxean izanen da saioa, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara; eta jolasen bidez landuko dituzte gai horiek. Lagunekin bertaratzeko deia luzatu diete herriko gazteei.

Aldez aurretik eman behar zen izena, whatsappez 674 086 926 telefonora idatzita, edo LAGA Gizarte Zerbitzuen telefonora deituta (948 51 08 40). Gizarte Zerbitzuek eta Goizuetako Emakume Taldeak antolatu dute saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!