I. Txondor eguna ospatuko dute etzi Goizuetan, Mendialdeko azoka ibiltariarekin batera

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 1a, 00:00

Joan den asteburuan egin zituzten prestaketa lanak.

Bazkariko tiketak Amaia kafetegian daude eskuragai, edota telefono honetara deituta ere erosi daitezke: 650 001 843.

Joan den asteburuan egin zituzten txondorraren prestaketa lanak, eta dagoeneko prest dago txodorra, etziko pixtuerarako. Egun osorako egitaraua prestatu dute, goizetik hasita. 10:30etan, Mendialdeko azoka ibiltariarekin hasiko dute eguna goizuetarrek bertako eta zonaldeko produktuak erosteko paradarekin. Azoka guztira 26 postuk osatuko dute, elikagai postuak eta artisautzarenak. 

Eguerdiko 12:15etan hasiko dira Goizuetako txundargileak, txondorra pizten, eta horrekin batera, ekitaldi berezi bat eginen dute. Eguerdiko 14:30etan, bazkari baten bueltan bilduko dira denak, eta bazkari ederraz gozatzeko tartea izango dute, ondorengo menuarekin: aurrena, patatak errioxar erara; jarraian, basatxerria burruntzin errea; postrerako Mousse, eta bazkaria amaitzeko, kafea eta kopa. Guzti honek, 20 euroko prezioa du bazkariak. Tiketak eskuragai daude, Amaia Kafetegian edo ondorengo telefonora deituta: 650 011 843.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!