Ohitura zaharrak berreskuratzeko apustua egin dute goizuetarrek, I.Txondor Eguna antolatu baitute, ekainaren 3rako. Hori horrela, asteburu honetan txondorraren prestaketa lanak eginen dituzte, eta bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei: «bertaratu txondor prestaketara, ezagutu nola osatzen den txondorra; gainera laguntza beti etortzen da ondo!»
I.Txondor Eguna, goizeko 10:30etan hasiko da, Mendialdeko azoka ibiltariarekin, eta 12:15ak aldera, txondorraren pixtuera eginen dute eta ekitaldi bereziak hartuko du nagusitasuna, jarraian. Herri bazkaria, eguerdiko 14:30etan hasiko da, eta ondorengoa izanen da menua: aurrena patatak errioxar erara; jarraian basatxerria burruntzin errea; Mousse postrerako; eta amaitzeko kafea eta kopa. Guzti hau 20 euroren truke.
Goizuetako txundargileek antolatu dituzte datozen bi asteburuetarako ekintzak, Goizuetako Udalaren, Kultur taldearen, ELAMAren eta Umore Ona Elkartearen laguntzarekin.
I. TXONDOR EGUNA
GOIZUETA
BIHAR ETA ETZI: Txondorraren prestaketa lanak
EKAINAK 3:
10:30 Mendialdeko azoka ibiltaria
12:15 Txondorraren pixtuera eta ekitaldi berezia
14:30 Herri bazkaria