Rig3l artista goizuetarrak kanta berria kaleratu berri du Sua izenekoa. Klimlords-ek ekoitzia, Hyperpop eta Pop Punk doinuak uztartzen ditu.
Goizuetarrak dioen moduan, «abestia kolore eta testuren eztanda bat da» eta horren eragile nagusi da Alejandro Fierro. La Vendición zigilu ezagunaren parte den artistak kolaboratu du honako hontan eta gauzak nola diren, madrildarrak kontatu digu denbora luzez bere etxea Goizueta izan zela.
Abesti hau momentu zail batean sortu zen eta arazoen aurrean indartze prozesu bat hastera gonbidatzen gaitu. Izan ere, batzuetan «gu geu gara gure kaiola sortu eta bertan isolatzen garenak». Nola sentitzen garen oihukatzera dator Rig3l beste behin.