Adminstrazioarekin egin beharreko zerbitzuak argitzeko eta laguntzeko Administrazioa zugandik hurbil zerbitzua prest egonen da bihar, 10:00etan, udaletxeko Ganbaran. Egin beharreko tramiteak neketsuak egiten badira edota ez bazara moldatzen ordenagailu bidez egin beharreko gestioekin bihar dago aukera hori konpontzeko. Herritarrei laguntzeko zerbitzua jarriko da eta tramite eta gestio ohikoenen inguruko aholkuak emango dira. Zalantzak eta kezkak argituko dituzte. Ziurtagiri digitala lortzeko laguntza emango da eta cl@ve iraunkorra lortzen lagunduko dute, administrazio publikoarekin harremanak elektronikoki izateko.