Ostiralean hasi zituzten Txinoko Fiestak, Zubiondo tabernak antolatuta; eta gaur emanen diete bukaera. Bazkari berezia eginen dute auzoan, jaiak borobiltzeko. Bertso saioaz gozatu zuten ostiral iluntzean, Joanes Illarregiren eta Maddalen Arzallusen eskutik; eta dragoiaren irteera eta mus txapelketa azkarra izan ziren atzo.