Txinoko jaiek segida izanen dute, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 6a, 00:00

Gaur itxaferoa bota eta gero Txinoko Dragoia ibiliko da auzoan barrena eta arratsaldean musak hartuko du lekukoa.

Gaur eta bihar Txinoko fiestek jarraipena izanen dute Goizuetan. Gaur, goizean itxaferoa bota ostean, Txinoko Dragoiak hartuko du lekukoa eta auzoan barrena ibiliko da txikiekin jolasean eta dantzan. Arratsalderako, aldiz, mus txapelketa antolatu dute Zubiondo tabernakoek, urteroko ohiturei jarraituz, arratsaldeko 18:30etan hasiko da txapelketa. 

Txinoko jaiei amaiera emanen zaie bihar, bazkari baten bueltan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!