Bertsolariak, Dragoia, mus txapelketa eta gehiago, gaurtik etzira bitartean, Txinoko jaietan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 5a, 00:00

Urtero moduan, Dragoiak Txinoko jaiak bisitatuko ditu.

Bihar arratsaldean jokatuko da mus txapelketa 18:30etan, Zubiondo tabernan.

Gaurtik igandera bitartean, jai giroan murgilduko dira goizuetarrak, Txinoko jaiak ospatuko baitira. Zubiondo tabernako Eduardok eta familiak antolatu ditu auzoko festak, eta urtero moduan, ez dute aspertzeko tarterik izango Goizuetan.

Gaur arratsaldeko 19:00etan emanen zaie hasiera festei Zubiondon, bertsolariekin. Eta bihar, goizeko txupina bota ostean, Txinoko Dragoiak hartuko du lekukoa eta auzoan barrena ibiliko da txikiekin jolasean eta dantzan. Arratsalderako, aldiz, mus txapelketa antolatu dute Zubiondo tabernakoek, urteroko ohiturei jarraituz, arratsaldeko 18:30etan hasiko da txapelketa. Txinoko jaiei amaiera emanen zaie igandean, bazkari baten bueltan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!