Haurrekin sexualitatearen gaia lantzeko hitzordua gaur, ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 3a, 00:00

Ageda Blasco Egiak eskainiko du hitzaldia.

Hitzaldia eskainiko du Ageda Blasco Egiak, arratsaldeko 17:30etan, haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta.

Haurren sexualitateari buruzko saioa antolatu dute gaurko, Goizuetako Hitzaldi Zikloaren barruan. Udaletxeko ganbaran izanen da, arratsaldeko 17:30etan hasita; eta Ageda Blasco Egiak eskainiko du: Haurrekin sexualitatearen gaia abordatzen; koordenadak eta ibilbidea

LAGA Gizarte Zerbitzuen Man­komunitateak eta Izan Bhutan proiektuak antolatu dute hitzaldia, eta haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta dago. Parte hartzeko, aldez aurretik eman behar zen izena, eta igandea zen horretarako azkeneko eguna. Zaintza zerbitzua ere izanen da, hala eskatu dutenentzat.

Hezitzailea, ikerlaria, ekintzailea eta artista da Ageda Blasco. Genero ikasketen ikerlaria da, heziketa inklusiboan eta pedagogia eraldatzaileetan aritu da, eta Gestalt modeloko terapeuta ere bada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!