Larunbat honetan ospatuko dute Goizuetan III. Garagardo Festa, Umore Ona elkartean; arratsaldeko 21:30etan jarri dute hitzordua, elkartean bertan. Menu oparoa prestatu dute: entsalada, zerri sahieskia, saltxitxak, patata purea, postrea, kafea eta kopa. Gainera, bost zerbeza dastatzeko aukera izanen da. Afariko txartelak Motzanen eta Amainen egonen dira salgai bihar arte.