Herri txikia izan arren, munduko txoko askotatik etorritako jendea bizi da Goizuetan. INEren 2021eko datuen arabera, bertako bizilagunetatik 53 ziren atzerrian jaiotakoak, dozena bat herrialde baino gehiagotakotik etorritakoak.
Grafikoan ikus daitekeenez, Amerikan identifikatu gabe dauden herrialdeetakoak dira gehienak (22). Hondurastik eta Nikaraguatik etorritakoak izaten dira nagusi, 'Amerika besteak' multzoan. Baina Errumaniatik etorritako bizilagunen komunitatea izugarri haunditu da azkeneko urteotan: 2018an bi izatetik, 2021ean 13 izatera.
2021eko azkeneko datu horien arabera, herrian bizi ziren Argentinatik, Kolonbiatik, Senegaldik, Brasildik, Aljeriatik, Frantziatik, Txiletik eta Europa zein Afrikako beste herrialde batzuetatik etorritako bizilagunak.
Beste herrialde batzuetatik etorritakoak ere izan dira, azkeneko 20 urteotan. Bolivia, Alemania edota Peruko bizilagunak ere izan dira Goizuetan, mende hasieran.