'Kolore' guztietako doinuak, Ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 21a, 00:00
Bi gaztetxo pianoa jotzen, irakaslea laguntzaile dutela.

Ikasturtean zehar landutakoa, Goizuetako udaletxeko ganbarara eraman zuten Aralar musika eskolako ikasleek, joan den ostegunean. Kontzertu polita eskaini zuten adin ezberdinetako musikariek, eta piano, gitarra, trikitixa eta saxofoi doinuez gozarazi zituzten aretoa bete zuten herritarrak.

Musika eskolako sei ikasle, pianoaz, trikitixaz eta gitarraz abesti bat jotzen. Argazkiak: Felix Loiarte

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!