Musika audizioak gaur, Ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 16a, 00:00

Musika audizioak hartuko du nagusitasuna gaur Goizuetan. Arratsaldeko 18:30etan, piano eta gitarra audizioak izanen dira; eta segidan, trikitixa, saxofoia eta Pop-rock audizioei emanen zaie hasiera. Ganbaran izanen dira audizioak Aralar Udal Musika Eskolaren eskutik, Goizuetako Udalarekin elkarlanean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!