Jon Makazagak irabazi zuen Villalobarreko motokros proba

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 15a, 00:00
Aiur eta Aitor Makazaga Errioxan, sariak eskuetan dituztela.

Aiur Makazagak, Jon Makazagaren semeak, bigarren egin zuen haurren kategorian, 5 urterekin.

Martxoaren 5ean, Errioxako Villalobar herrian, motokros txapelketa irekiko proba jokatu zen; alde batetik, helduen kategoria jokatu zen motokrosean eta ziklomotorrean; eta txikien txapelketa ere jokatu zen. Bi sari joan ziren zuzenean Goizuetara. Izan ere, helduen motokros lasterketan, garaile izan zen Jon Makazaga goizuetarra; eta txikien kategorian, aldiz, Aiur Makazagak, Jon Makazagaren semeak, bigarren postua lortu zuen, 5 urterekin, 8 urte arteko kategorian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!