Goizuetako Arainburu Umore Ona Mendi Taldeak irteera antolatu du datorren larunbaterako, martxoaren 11rako. Azpeitiko Lagun Onak mendizale elkartekoekin batera izanen da irteera Labainera eta izena emateko azken aguna etzi, asteazkena da. Irteera goizeko 08:00etan eginen da herriko plazatik eta sei ordu inguruko itzulia da. Itzulera 16:00ak aldera izanen da.
Izena Elena estanko eta arropa dendan eman behar da eta irteera 25 pertsonara dago mugatua. Bakoitzak bere hamaiketakoa eta bazkaria eraman behar du eta aldatzeko arropa eramatea eskatzen da. Itzulerako autobusa 10 euro ordaindu behar da, izenematearekin batera.
23 kilometroko ibilbidea da eta zaila da. Desnibela 1.297 metrotakoa da aldapa gora eta 1.008 aldapan behera. Autobusa izen emandako pertsona kopuruaren arabera jarriko da. Gutxi izanez gero, kotxeetan moldatuko dira.