Umore Onako bazkide izateko izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 5a, 00:00

Umore Ona elkarteak bazkide berriak apuntatzeko epea ireki du, eta izena emateko azken eguna martxoaren 24a izango da. Elkartean bertan eginen da izenematea, eta bazkide berri bakoitzak, bi bazkideen babesa beharko duela jakinarazi dute Umore Ona elkartekoek. Horrez gain, bazkide izateko zenbait baldintza bete behar dira: 25 urte edo gehiago dituenak, 510 euro ordaindu ditzake, edota 70 euroko lehen kuota eta 40 euroko 11 kuota; eta 25 urte baino gutxiagokoek, berriz, 300 euro edota 25 euroko 12 kuota.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!