Gizarte Zerbitzuen lokala, udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 1a, 00:00

Orain arte Goizuetako Santa Maria auzoan zegoen Udaleko Gizarte Zerbitzuetako lokala, baina hemendik aurrera udaletxeko bigarren solairura joan beharko dute zerbitzu hauen beharra duten herritarrek.

Bertan egonen dira orain arteko langileak betiko ordutegi eta egunetan, herritarrei beharrezko arreta emateko.

Zehazki, astearte eta asteazkenetan emanen dute zerbitzua gizarte langile eta hezitzaileek. Bertan, harrera eta autonomia, gizarteratzea eta haur eta familia alorrak landuko dituzte, besteak beste. 

Bertaratu nahi dutenei 948 51 08 40 telefonora deitu eta hitzordua eskatzeko gomendatzen diete sailetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!