Ageda Blascok, hitzaldia gaur, Ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 1a, 00:00

Goizuetako hitzaldi zikloaren baitan, LAGA Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, gaur Berdintasunean hezten hitzaldia eskainiko du Ageda Blasco Egiak, Goizuetako Ganbaran. Blasco, genero ikasketetan ikerlaria izateaz gain, heziketa inklusiboan eta pedagogia eraldatzaileetan aditua da eta Gesalt terapeuta ere bai. Gaurko hitzaldia berak eskainiko du eta arratsaldeko 17:30etan hasiko da, Ganbaran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!