'Berdintasunean hezten' hizpide izanen du Ageda Blascok, etzi, Goizuetako ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 27a, 00:00

Ageda Blascok emanen du hitzaldia, Goizuetan.

Arratsaldeko 17:30etan hasiko da hitzaldia eta bertaratzeko izena eman behar da; g.elkartea@hotmail.com helbidera idatzita, edota 948 51 08 40 telefonora deituta.

Goizuetako hitzaldi zikloaren baitan, LAGA Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, etzi 'Berdintasunean hezten' hitzaldia eskainiko du Ageda Blasco Egiak, Goizuetako ganbaran. Blasco, genero ikasketetan ikerlaria izateaz gain, heziketa inklusiboan eta pedagogia eraldatzaileetan aditua da eta Gesalt terapeuta ere bai. Etziko hitzaldia berak eskainiko du eta arratsaldeko 17:30etan hasiko da, Goizuetako ganbaran. Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldi honetara bertaratu nahi izanez gero, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da, eta bihar amaitzen da horretarako aukera. Bi modutara eman daiteke izena; batetik, Goizuetako Guraso Elkarteari helbide elektronikoz idatzita (g.elkartea@hotmail.com); eta bestetik, Gizarte Zerbitzura deituta (948 51 08 40). 

Antolatzaileak jakinarazi du zaintza zerbitzua ere eskainiko dela: «beti izena ematerako garaian zehazten bada». Beraz, zaintza zerbitzua nahi duenak, ondorengo datuak eman beharko ditu: haurraren izen-abizenak eta telefono zenbaki bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!