Bertso afarian apuntatzeko azken aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 26a, 00:00

Datorren ostiralerako, Goizuetako Oxeguarda ostatuan bertso afari independentea antolatu dute. 20:30etan emanen zaio hasiera afariari, eta aurretik, 19:30ak aldera, gitar-pote batekin aurkeztuko dute Euskarazko Baraualdi Autogestionatua; uztailaren 21etik 27ra bitartean egingo dena. Bertso afarian izena emateko azken eguna da gaur, beraz, interesa izanez gero idatzi info@independentea.eus helbidera. 25 euroko prezioa du afariak eta ondoko kontu korronte zenbakira sartu behar da: ES60 30350011240110149358. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!