Gaur bukatuko dira aurtengo Inauteriak, bailara osoan. Goizuetan emanen diete bukaera, ohi bezala, Kontuen Egunarekin. Egitarau luzerik ez, baina egun osoko festa izanen da bertan. Eguerdiko 13:00etan aterako da Igandea txaranga kalera, eta poteoa girotuko du, herrian zehar. Ondoren, bazkaria eginen du Mozorro taldeak, 14:30etan hasita. Eta bazkaloste luzearen ondoren, kalera aterako dira berriro, Igandea txarangarekin: herrian zehar ibiliko dira, 17:30etatik aurrera.