Ziurtagiriak eskatzeko epea, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 23a, 00:00

Azienden dirulaguntzetarako ziurtagiriak eskatzeko azken eguna da gaurkoa, Goizuetako Udalean. Horretarako, honako agiriak aurkeztu beharko ditu interesdunak, udaletxean: errolda agiria, herrian bizi denaren aitorpena, Udalarekin zorrik ez izatearen agiria, jabetzan edo alokairuan dituen lurren zinpeko aitorpena, azienda kopuruaren ziurtagiria, eta nagusiki abeltzaintzan aritzen denaren ziurtagiria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!