Ostegunera arte epea, azienden dirulaguntza kanpainarako ziurtagiriak eskatzeko

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 20a, 00:00

Otsailean zabaldu zuen epea Goizuetako Udalak, ardi, behi edo txekorren dirulaguntza kanpainarako behar diren ziurtagiriak eskatzeko. Etzidamu bukatuko da epea, ostegunean. Udaletxean egin behar dira eskaerak, honako dokumentazioarekin: errolda agiria; herrian urtean gutxienez bederatzi hilabetez bizitzearen zinpeko aitorpena; Udalarekin zorrik ez izatearen agiria; bakoitzak jabetzan edo alokairuan dituen lurren zinpeko aitorpena; azienda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa; eta nagusiki abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzearen ziurtagiria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!